Markarik zailena hautsi du Idoia Etxeberriak

Karkara 2015ko abu. 24a, 13:31

Argazkia: Joseba Ostolaza harri-jasotzaile eskola

Historia idatzi du oriotarrak, gizonezkoen aurka lehiatu den lehen emakumea izan baita Ergobiko Harrian.

Sei harri jasotzaile jarri ziren 104 kiloko harri baldarraren aurrean. Bost gizonezko eta emakumezko bat, Idoia Etxeberria. Joseba Ostolazaren eskolako harri jasotzaileak gainontzekoek baino jasoaldi gutxiago egin zituen arren, hausteko zailena den marka ondu zuen. Igandean izan zen, abuztuaren 23an, Ergobiko plazan.

Etxeberriak gainontzeko harri jasotzaileen baldintza berdinetan jokatu zuen. Hamar minutuko tartean 104 kiloko harri baldarra jaso behar zuten. Etxeberriak 13 jasoaldi eman zizkion harriari. Besteek ondorengo markak egin zituzten:

  • Izeta II: 39 jasoaldi
  • Hodei Iruretagoiena: 36 jasoaldi
  • Beñat Telleria: 33 jasoaldi
  • Izeta III 32: jasoaldi
  • Iban Ugartemendia: 32 jasoaldi.

Ergobiko harri-jasotzaile txapelketan Izeta izan zen txapelduna, jasoaldi gehien egin zituena. Hamar minutuko txandan 39 aldiz altxa ahal izan zuen harria.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide