Hernaniko Dobera Euskara Elkarteak ipuinak kaleratzen ditu Ipuin Faktoriaren barruan. Argitaratu duen azkena Sahararen ingurukoa da. Ipuina Abdi Ami Omar margolari sahararrak ilustratu du, eta ipuinaren istorioaren berri ere bere eskutik izan zuten Dobera elkartekoek.
Ipuina elebiduna da. Euskaraz eta Saharako hizkuntzan dago idatzita eta gaur aurkeztuko da, Tolosan, 21:45ean. Baina ipuina ez da soilik albiste Hernanin eta Tolosan. Ekainean 450 haur inguru etorri ziren Hego Euskal Herrira uda pasatzera, eta horiei guztiei ipuin bana emango zaie.
Banaketan Doberak lagunduko du, horietariko 50 emanez. Gainontzeko 400 aleak banatu ahal izateko, herritarren laguntza eskatzen du elkarteak. Hiru modutara lagundu daiteke:
- Partizipazioak erosi daitezke 30 euroan, ipuina lortu eta beste bat haur saharar bati oparitzeko.
- Dirua ingresatuz, izen eta abizenak jarriz, kontu honetan: 2100 2403 810200139836 – La Caixa.
- Doberaren bulegoan bertan ipuina erosi daiteke 15 eurotan.