Jokin Perona izango da Ogasuneko Zuzendari Nagusia

Karkara 2015ko uzt. 29a, 11:10

Argazkia: GFA

Hala ebatzi zuen atzo, uztailaren 28an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Kontseilua bildu zen atzo, uztailaren 28an, eta Jokin Perona izendatu zuten Ogasuneko Zuzendari Nagusi. 37 urte ditu Peronak eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Esperientzia zabala du zerga eta finantza kontuetan, eta 2005etik Kutan aritu da lanean.

2005etik 2008ra partizipazio analista lanetan egon zen Kutxan, eta 2008tik aurrera enpresei euskarria emateko arduraduna da bertan.

Foru Aldunditik diotenez, Ogasun Departamentuak herritarrekin, erakundeekin eta enpresekin harreman ona berreskuratzeko profesional egokia da Perona, eta herritarren zerbitzura egon behar du departamentuak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide