Soldadura ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak

Karkara 2015ko uzt. 14a, 12:00

Argazkia: Urola Kostako Udal Elkartea

Oxigas eta Mig-Mag soldadura, planoen irakurketa eta tailerreko teknologia emango dituzte, besteak beste.

Urola Kostako Udal Elkarteak Oxigas eta Mig-Mag soldadurako ikastaroa antolatu du. Urrian hasi eta 570 orduko iraupena izango du ikastaroak, maiatzera arte. Zumaiako Soldadura Zentroan emango dira eskolak eta, Udal Elkarteak Lanbideren diru-laguntza duenez, doakoa izango da.

Oxigas eta Mig-Mag soldadura, planoen irakurketa, tailerreko teknologia... izango dira edukiak. Aurrez aurrekoa eta oso praktikoa izango da ikastaroa. Gaztelaniaz emango dute. Astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 19:00etara emango dute ikastaroa.

Ikastaroaren amaieran praktikak egingo dituzte ikasleek, Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko.

Izen-ematea Lanbideren Zarauzko Bulegoan edo www.lanbide.net webgunean egin behar da uztalaren 13tik aurrera. Ikastaroa egiteko bete beharreko baldintzak hemen daude. Urola Kostako Enplegu Zentroan izen-ematea egiteko laguntza eskainiko dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide