#BaietzBostakBete traola erabaili zen ekitaldiaren aurreko asteetan motorrak berotzeko, jendea beren probintziako ekitaldira animatzeko. Bostak, ordea, ez ziren bete. Gipuzkoarrak Anoetan batu ziren atzo, jende gehien bildu zen espazioan.
Motorrak berotzeko ere Jostunak dokumentala eman zuten ETB2n pasa den astean. Dokumentalean esaten direnen harira, ondorengoa txiokatu zuen Jon Maiak, atzoko protagonistetako batek: giza katea ez zen amaitu, jarrera bat bihurtu da, determinazio bat.. eta igandean berriz elkartuko gaitu, zorionekoak gu.
Eta atzo, igandean, berriz elkartu ziren giza katea oihal-katea bihurtzeko. Goizean izan zen hori, Urumearen inguruan. Eta, arratsaldean, kalea olatu bihurtu zen Anoetan. Kantuan eman zitzaion hasiera ekitaldiari eta abesten eta dantzatzen amaitu zen. Erabakia gure eskuetan dagoenez, eskuetan kanta dantzatzen eta kantatzen bukatu zen ekitaldia.
Festa, ordea, ez zen amaitu. Kontzertuak izan ziren ondoren futbol zelaiaren kanpoaldean, Anoetako mini stadiumaren alboan.