Urtean zehar hainbat ikastaro eskaintzen ditu Urola Kostako Udal Elkarteak Enplegu Zentroaren barruan. Lana bilatzeko prozesuan laguntzeko, eta prozesu horretan eragina duten alderdiak eta baliabideak lantzeko izaten dira ikastaroak. Datozen hilabeteetan hiru ikastaro eskainiko ditu Enplegu Zentroak.
Konpetentzietan oinarritutako elkarrizketa
Izenak dioen bezala, konpetentzietan oinarritutako elkarrizketen metodologia ezagutuko dute ikastaro honetan. Ekainaren 19an izango da, 9:30etik 12:30etara. Ikastaroa euskaraz izango da.
Linkedin ikastaroa
Sare sozial profesional honek lan bilaketa aktiboan izan ditzakeen abantailak aztertuko dituzte. Uztailaren 3an izango da ikastaroa, euskaraz, 9:30etk 12:30era.
Urola Kostako Eskualdeko baliabideen gida
Eskualdean enplegurako dauden baliabideak, gorenean dauden sektoreak eta 2015. urterako dauden aurreikuspenak ezagutuko dituzte. Ikastaro hau uztailaren 17an izango da, 9:30etik 12:30era. Ikastaro hau gazteleraz emango da.
Informazio gehiago edo izena eman nahi duenak Urola Kostako Udal Elkartean bertan –Urdaneta bidea 6, Abendaño industrialdea–, 943890808 telefonoan edo lanpoltsa@urolakosta.org helbide elektronikoan egin dezake.