Ekiten programa Urola Kostako ekintzaileei bideratutako programa berritzailea da. Ekintzaileek, enpresa ideia garatzeko edo negozioa berritzeko beharrezkoak dituzten jakintzak garatu zituzten, elkarlanean, guztira 12 ekintzailek hartu baitute parte. Programa pasa den astean amaitu zen.
Manahmana aholkularitza etxearen eskutik parte hartzaileek ekintzaile izateko beharrezko trebetasun eta erremintak zein direneta nola erabili ikasi dute. Erreminta eta metodologia berritzaile horiekin negozio ideia garatu ahal izan dute, esan bezala, elkarlanean.
Bi hilabete aritu dira horretan lanean eta ekintzaileek proiektuak landu ahal izan dituzte denbora tarte horretan. Programaren bukaera ekitaldian, pasa den astean egin zenean, ekintzaileek landutako proiektuak aurkeztu zituzten.
Proiektu hau Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu du, Gipuzkoa Berriaren baitan. Halaber, proiektuaren %50 Europar Batasunak finantzatu du, Eskualdeko Garapenerako Europar Funtsaren bidez.