89 proposamen jaso ziren apirilean eta maiatzean Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrekontuko 2 milioi euro Urola Kostan zertan erabili erabakitzeko. Herriz herri egin ziren bilerak; Aizarnazabalen, Aian, Getarian, Orion, Zarautzen eta Zumaian. Proposamen horietatik, baldintzak betetzen ez zituztenak – Aldundiaren eskumenekoa izatea eta herri bat baino gehiago garatzea– baztertu, eta 42 geratu dira.
42 proposamenetatik 10 lehenetsiko dira. Horretarako, bigarren parte-hartze prozesua irekiko dute. Ekainaren 9an, asteartean, batzar irekia egingo dute Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, 19:00etan. Batzarrera Aizarnazabalgo, Aiako, Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaiako edozein herritar joan daitezke.
10 proposamen aukeratuko dira eta Aldundiari bidaliko zaio zerrenda, bideragarritasuna aztertzeko. Prozesuarekin bukatzeko, irailean beste eskualdeko bilera bat egingo da. Bilera horretan behin betiko hautatuko dira martxan jarriko diren proposamenak.
Hauek dira 42 proposamenak:
Berrikuntza
1.- Eskualdeko plan estrategikoa diseinatzea, eragile eta herritarrekin.
2.- Eskualdeko herri ezberdinen artean baliabideak partekatzeko aukerarik baden aztertzea
3.- Eskualderako proiektu berritzaileak sustatu
4.- Industrialdeak txukundu eta azpiegitura hobetu
5.- Fibra optikako lineak industriaguneetan eskuragarri jartzeko azterketa eta baliabideak
6.- Eskualdeko baliabideen mapa birtuala osatu
Landa garapena
7.-. Pagoetako Parkeko oinezkoentzako sarbidea hobetzea eta bide berdeak jartzea
8.- Eskualdeko diagnosi agroekologikoa egin eta plan bat osatu.
9.- Baserri bideak konpondu
10.- Baserrietako hondakin arazoei konponbidea eman
11.- Mendi ibilbideak markatzea: eskualdeko bigarren GR-a egin
12.- Herrigune eta auzoetara Internet konexioaren (fibra optikoa) abiadura egokia izateko egokitzapenak egin
Turismoa
13.- Ostatuen arteko lankidetza sarea osatu
14.- Turismo pakete ezberdinak sortzea eskualderako
15.- Eskualdeko marka turistikoa indartu eta komunikazio digitalaren estrategia indartzea.
16.- Itsas ondareari balioa ematea, proiektu estrategikoen bidez: Mutiozabal ontziolaren berreskurapenaren bidez
Berdintasuna, parte-hartzea, euskara eta garapenerako lankidetza
16.- Denbora bankua bultzatu
17.- Demokrazia Parte Hartzailea Sustatu eskualdean, parte hartu eta esperientziak partekatzeko espazioak sortuz
18.- Nepalerako laguntza
19.- Ostalaritza eta merkataritzako eragileekin batera turismoak euskararen sustapenean duen garrantziaren inguruan hausnartu eta hori indartzeko ekintza plan bateratu bat martxan jarri
Gizarte politika
20.- Behar bereziak dituzten pertsonentzat babestutako pisu bat sortzea
21.- Gazteen droga-mendekotasunaren inguruko ekimenak (programak, hitzaldiak, informazioa...) martxan jarri
22.- Etxetik ateratzeko laguntza sare boluntarioa osatzea
23.- Hirugarren adineko pertsonentzako elkargunea antolatzea, dinamizatzaileekin.
Ingurumena
24.- Kontzientziazio kanpaina: lehengaiak berrerabili eta murrizteko
25.- Hondartzetako arearen kalitateari buruzko azterketa (Antilla eta Oribarzar) egoerari buruzko azterketa
26.- Eraikuntzan egurraren erabilera bultzatzeko plana.
27.- Ur-zikinen kudeaketarako sistema berriak sustatzea
28.- Enpresen hondakinen kudeaketari buruzko ikerketa bat egitea
29.- Hondakin organikoaren bilketa eta konpostajea bultzatzea
30.- Hondakinak jasotzeko transferentzia planta egitea
31.- Eskualderako energia plana sortu: eraginkortasuna, aurrezpena eta berriztagarriak
Kirola, kultura eta gazteria
32.- Sormena lantzeko gunea: eskualdeko kultur sortzaileentzat baliabideak eskainiz
33.- Etorkinen errealitatea azaltzeko euskarazko ipuinak eta kontaldiak
34.- Kultur ekintzak sustatzeko plana zehazteko prozesu parte hartzaile baten bitartez.
35.- Gazteen arteko ekintzak sustatu
36.- Eskualdeko herrietako herri-kurrikuluma sortzeko baliabideak eskaini, Orioko kurrikuluma landu duen gazte taldearen lana oinarritzat hartuz
37.- Hirugarren adineko pertsonentzako kirol eskaintza eta ekipamendu egokituak sortu eta kirola egiteko parkeak egokitu
38.- Eskualdeko ondare historiko eta turistikoa konpondu, txukundu eta egokitzea
Mugikortasuna eta azpiegitura
39.- Bidegorri sarea osatu eskualdea lotzeko: bizikletaz mugikortasuna bermatu eta oinezkoentzat izan daitekeena.
40.- Errepide sarearen konponketa
41.- Garraio publikoa herrietako kultur, kirol eta aisialdirako jardueren arabera egokitu.
42.- Eskualdeko herrietan bizikleta zerbitzu sarea abian jartzea.