Euskal Herriko mendi txapelketako bigarren zita izan zen Gorlako igoera. Eizmendiren taldearen helburua hirugarren postuan jarraitzea zen, ondorengo lehietan puntu gehiago lortzeko eta lehiakorragoa izateko aukera handiagoak baititu.
Helburua lortzeko bidean oztopoak izan zituzten, ordea. Eguna ez zen ondo hasi. Lehen txanda baino lehenago, kotxeak zirkuitulabur bat izan zuen eta ez zen martxan jartzen. Beste behin, taldeak kotxea konpontzeko zuen abilezia erakutsi behar zuen, denbora laburrean, kotxea irteera puntuan prest edukitzeko. Bost minutu zail eta gero, Eizmendi prest zegoen igoera hasteko.
Arazoak arazo, martxan jartzea lortu zuten. Kotxearen errendimendua ez zen %100ekoa. Hala ere, ahalik eta puntu gehien ekartzen ahalegindu ziren eta igoera hasieran zuten helburua lortzea eskuratu zuten, bosgarren denbora onena eginda eta kategoriako bigarren azkarrena izanda, txapelketako sailkapen orokorrean hirugarren postuan jarraitzea lortu zuen.
Hirugarrena da, baina liderra gertu dauka Eizmendik. Ondorengo igoeretan harrapatu dezakeela uste du eta horretan ahaleginduko da. Datozen rallyetan puntu gehiago eskuratzea errazagoa ikusten du, baldintzak beretzat egokiagoak direlako.