Mediterraneoko izeberga

Egoitz Eizagirre 2015eko apirilaren 28a

Doinua: Hamalau heriotzena

1

Mediterraneoa
epela da berez,
inoiz oporraldian
eman digu babes,
baina azken aldian
bete da hilotzez.
Zer da mila bizitzak
egitea ihes?
Hoixe, izeberg-aren
punta besterik ez.

2

Latza da izeberg-ak
bistan dakarrena,
baina Europak lehengo
hanketik herrena!
Gerratik ta gosetik
ahal den azkarrena
ihesean Afrika
urpean barrena,
ez dugu ikusi nahi
hori da txarrena.

3

Ustiatzen ditugu
hango itsasoak,
hango ikatza ta bitxi,
ta hango basoak.
Sortzen ditugu hango
gerrak, arazoak...
ta inork emanez gero
honanzko pausoak,
izeberg-etik gertu
daude marrazoak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide