Lan bilatzeko garrantzitsua da gure inguru sozioekonomikoa eta inguruan lana biltzeko ditugun baliabide eta tresnak ezagutzea. Hori dela eta ikastaroa antolatu du Urola Kostako Udal Elkarteak tresna eta baliabide horien informazio zehatza emateko.
Ikastaroan hainbat eduki landuko dira. Batetik, eskualdearen diagnostikoa egingo da eta enpresen sarea ere azalduko da. Enplegurako dauden zerbitzuak ezagutaraziko dituzte eta 2015 urterako dauden aurreikuspenen berri emango dute.
Ikastaroaren edukia
- Egungo egoera eta eskualdeko enpresa sarea: datuak herriz herri
- Enplegurako zerbitzuak: Lanbide, Urola Kostako Udal Elkartea, Sepe, Udaletxeak, enplegurako ikastetxeak, EPA, KZGuneak, hizkuntza eskaintza, enpresa zerrenda, Gizarte Segurantza, bekak,praktikak…
- 2015erako aurreikuspenak: profilak, gaitasunak…
Ikastaroa ostiral honetan izango da, apirilaren 24an. Goizeko 9:30ean hasiko da eta hiru orduko iraupena izango du, hau da, 12:30ean amaituko da. Urola Kostako Udal Elkarteko Enplegu Zentroan izango da ikastaroa. Izena zentroan bertan eman daiteke, baita lanbideren webgunean edo 943 89 08 08 telefonoan. deituta ere.