Trabak gaindituta, podiumera igo da Eizmendi

Karkara 2015ko api. 14a, 10:02

Opakuako Igoeran hirugarren egin dute Gorka Eizmendik eta Haritz Olasagastik.

 Aguraingo udalerriaren barnean dagoen Opakua auzoan orain arteko zapore garratza goxatzeko aukera izan zuten Eizmendik eta Olasagastik. Turismoen kategorian hirugarren postuan sailkatu ziren Opakuako Igoeran. Iban Tarsicio izan zen irabazlea eta Ander Corcuega sailkatu zen bigarren.

Behetik hasi eta goraka doaz, pixkanaka-pixkanaka, Eizmendi eta Olasagasti. Lehiaketaren hasieran ez zuten zorterik izan, batean kotxea hautsi eta bestean istripua izan baitzuten. Baina, oztopoak gainditu dituzte eta berriz ere lehiakor izatera iritsi dira.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide