Amaitu dute bolada txarrarekin

Karkara 2015ko mar. 31a, 08:33

Lasterketa amaitzea zuten helburu, eta lortu zuten. Zortzigarren egin zuten Hondarribiako karrera Olasagastik eta Eizmendik.

Asteburuan denboraldiko hirugarren karrera izan dute Gorka Eizmendik eta Haritz Olasagastik. Lasaitasun askorekin hartu zuten lehia, aurretik bi karreretan ezbeharrak izan baitzituzten. Lasterketa amaitu nahi zuten, hori zen beren helburua. 

Baldintzak zaildu egin zuten karrera. Euria egin zuen eta lokatza asko zegoen. Dena den, egoera errazena izan ez arren, helburua lortu zuten. Zortzigarren postuan amaitu zuten partida eta, emaitzarik onena izan ez arren, sentsazio onekin amaitu zuten lehia.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide