Enplegu gune berriak identifikatzeko asmoz, Urola Kostako Udal Elkarteak prospekzio azterketa bat egin du. Eskualdean lanpostu berriak sortzeko gaitasuna izan dezaketen enplegu gune berriak detektatzea zen azterketaren helburua eta, horretarako, hiru sektore estrategikoen beharrak aztertu dituzte: turismo eta zerbitzuak, ingurumena eta hirugarren adineko kolektiboa.
Azterketa burutu ostean, sektore horietako enpresa eta eragileekin elkartzeko garaia iritsi da. Proiektua aurkezteko, diagnosia kontrastatzeko eta identifikatutako joera eta aukerak aztertzeko topaketak egingo dituzte. Martxoaren 30ean egin zuten lehena, ingurumen iraunkorraren sektorekoekin, eta beste bi dira datozen egunetan egingo direnak:
Apirilaren 15ean, Turismo Sektorea
Urola Kostako Udal Elkartean, 9:30ean. Turismo arloko erakundeei eta turismoan lan egiten duten enpresei –garraio enpresa, ostatu, jatetxe, kanpin, bidai agentziak...– zuzendua.
Apirilaren 22an, Adinarentzako Arreta eta Laguntza Zerbitzuen Sektorea
Urola Kostako Udal Elkartean, 11:00tan. Hirugarren adinekoekin lan egiten duten erakundeei eta hirugarren adinaren arloan lan egiten duten edo egin nahi duten enpresei zuzendua.
Izena eman nahi duten enpresek ondoko telefono eta helbidean egin dezakete:
Prospekzio Zerbitzua, Idoia Etxarri
prospekzioa@urolakosta.org
943 89 08 08