Urteroko zita da musika astea. Gaur hasi eta ostegunean amaituko da, eta, egunero-egunero, Danbolin Musika Eskola ikasle eta irakasleek kontzertuak eskainiko dituzte. Gaur, astelehenarekin, izango dira lehen kontzertuak. Bata, arratsaldeko 17:30ean; bestea, arratsaldeko 19:00etan. Emanaldi guztiak kultur etxean izango dira.
Martxoak 23 - astelehena
17:30 2. mailako prestakuntza eta musika mintzaira 1. kurtsoko ikasleak
19:00 2. mailako musika mintzaira, eta 2. eta 3. kurtsoko ikasleak
Martxoak 24 - asteartea
17:30 2. mailako musika mintzaira, 4. kurtsoko ikasleak, 3. mailako prestakuntza eta 1. kurtsoko ikasleak
19:00 Musika eskolako hainbat talde
Martxoak 25 - asteazkena
17:30etan 1. mailako tailerreko ikasleak
19:00etan 3. mailako eta 2. kurtsotik aurrerako ikasleak
Martxoak 26 - osteguna
18:30 Donostiako Francisco Escudero kontserbatorioko kamarako ikasleen emanaldia.
Emanaldi horrekin amaituko da aurtengo Danbolin Musika Eskolak antolatutako musika astea. Esan bezala emanaldi guztiak Orioko kultur etxean izango dira, arratsaldez.