Urola Kostako Udal Elkartean maiz antolatzen dituzte lana bilatzeko ikastaroak. Fokua lan-bilaketaren alderdi desberdinetan jarrita, hainbat ikastaro eskaintzen dizkie eskualdeko langabeei. Beste bat jarri dute martxan martxoaren 13rako, ostiralerako: autoezaguntza ikastaroa.
Lan-bilaketa prozesuan norberak bere burua ezagutzea eta bere buruan sinestean oinarritzen da ikastaroa, eta guzti horrek duen garrantziaz jabetzean. Bakoitzaren indar-guneak eta ahuleziak identifikatzen lagunduko dute eta lan merkatuko traba eta aukerak aztertuko dira. Horrela, oztopoak gainditzeko neurriak hartzen ikasiko dute parte-hartzaileek.
Martxoaren 13an izango da ikastaroa, Udal Elkartearen egoitzan, 9:30etik 12:30era. Plaza mugatuak dira –7 parte-hartzaile izango ditu– eta izena eman nahi duenak lanpoltsa@urolakosta.org helbidera idatzi edo 943 89 08 08 zenbakira deitu beharko du.