Konposta egitera bultzatu nahi ditu oriotarrak eta aiarrak Urola Kostako Udal Elkarteak. Konpostaren onurak anitzak eta asko dira, eta are gehiago konposta ongi egiten denean. Hortaz, konposta egoki egiten dutenen ahalegina sarituko da Konpost bikaina lehiaketan.
Urola Kostako Udal Elkarteak jarri du martxan lehiaketa, 2015eko konpostaren planaren barruko ekimenean. Bi mila pertsona inguru ari dira gure eskualdean konposta egiten, eta horien guztien artean onenak eramango du saria.
Parte hartze galdetegi bat bete behar da lehiaketan parte hartu ahal izateko. Galdetegia Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean dago, eta behin beteta, konposta@urolakosta.org helbidera bidali daiteke edo Orioko nahiz Aiako udaletxeetan aurkeztu. Etxean edo baratzean konposta egiten duten herritarrek hartu dezakete parte eta galdetegia maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dute.