Danbolineko ikasleak, pianoa jotzen abilak

Karkara 2015ko mar. 6a, 10:29

Emaitza onak lortu dituzte Danbolin Musika Eskolako ikasleek Andoaingo piano lehiaketan: lau urre eta lau zilar.

Ikasitakoa erakutsi zuten pasa den asteburuan, Andoaingo Bastero kulturgunean. X. Andoaingo piano jaialdia ospatu zen eta Danbolin Musika Eskolako ikasle ugarik hartu zuten parte. Emaitza onak lortu zituzten, lau urre eta lau zilar. Gainera, Danbolineko ikasle batzuk aipamen berezia ere izan zuten, June Iradi eta Anne Orzaizek, hain zuzen.

Aundra Almanaityteri da ikasle hauen guztien irakaslea eta emaitza on hauek lortu dituzte:

Bakarlariak A mailan

  • Iker Pielago: urrea
  • Unai Bontigi: urrea
  • Sara Loidi: zilarra
  • Maddi Orzaiz: zilarra

 Bakarlariak B mailan

  • Hodei Sanz: zilarra
  • Miren Genova: zilarra

 Bakarlariak C mailan

  • Aitor Lizaso: urrea

Lau eskutara A mailan

  • June Iradi eta Anne Orzaiz: urrea

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide