Otsailaren 17ko Aiako Lardizabal Eskola berriaren aurkezpenean nire jarrera desegokia dela eta barkamena eskatu nahi dizut. Pribatuan saiatu naiz eta okupatuta egon zarenez, publikoki egitea erabaki dut.
Ez nuen ,ez tonu, ez hitz egokirik erabili aurkezpenean. Soluzioetan zentratu beharrean, proiektuari ikusten dizkiodan eragozpenetan zentratu nintzen. Horrek, zure pertsonari errespetu falta adierazi niola sentitzera eraman zintuen. Bai zu, baita bertaratu ziren beste batzuk ere.
Hau dela eta, pribatuan berriro saiatuko banaiz ere, nire buruarekin lasaiago gelditu ahal izateko barkamena eskatu nahi dizut irakurle guztien aurrean.
Eta esaera zaharrak dioen bezala: gaizki esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu.
Zurekin aurpegira hitz egiteko aukera izango dudalakoan, jaso nire agurrik beroena.