Eskualdeko jatetxeen %75ak menua euskaraz du. Halaber, datu hori hobetu nahi izan dute eta horretarako Menua Euskaraz kanpaina jarri dute martxan. Hilabetez aritu ziren Urola Kostako jatetxea bisitatzen eta menua euskaratzeko laguntza eskaintzen. 140 jatetxek erabaki dute kanpainarekin bat egitea, horietariko 20 Aiako eta Orioko jatetxeak dira.
Orion 11 jatetxek eta Aian 9k, hain zuzen. Horiek hartuko dute pare Euskara Menuan kanpainan. Tabernaren materiala euskaratzeko laguntza jasoko dute; baina, ez soilik euskaratzekoa, baita euskarriak lortzekoa ere. Hau da, kartelak eta abar ere inprimatuko dizkiete euskaraz eduki dezaten informazioa.
Proiektu honekin parte hartzen ari diren jatetxeetako bezeroak saritu nahi dira, hau da, euskaraz kontsumitzeak saria izango du. Kanpainan parte hartzen ari diren jatetxeetan euskaraz eskatzen duen bezeroari txartel bat emango zaio, bete eta kaxa batean sartzeko. Gero, martxoaren 23an, irabazleak izendatuko dira. 60 euroko 20 txartel zozkatuko dira, parte hartu duten jatetxeetan bazkaritan edo afaritan gastatzeko.