Berriz ere, abisu horia

Karkara 2015ko ots. 20a, 08:43

Argazkia: Joxemari Olasagasti

Itsaso harroagatik eta elurragatik abisu horia ezarri dute gaurko eta biharko

Olatuen altuera bi-hiru metro ingurukoa izango da. Olatuen arteko periodoa 17 segundokoa izango da. Haizeak olatuak altxatuko ditu, itsasoa harrotu. Hori dela eta, gaur, hilak 20, abisu horia dago euskal kostaldean.

Bihar ere itsasaldea arriskutsu egongo da, kostaldean kalteak sor daitezke; hortaz, alerta horiak indarrean jarraituko du. Olatuen altuera adierazgarria izango da, 3-4 metro ingurukoa, eta olatuen arteko periodoa txikiagoa izango da ostiralarekin alderatuz gero.

Horrez gain, larunbatean, elurragatik ere abisu horia izango da. Goizaldean elur-kota 1100 metro-1300 metroan kokatuko da, baina egunak aurrera egin ahala 600 metrora jaitsiko da. Kostaldean prezipitazioak egingo ditu, konstanteak ez, baina bai sarri. Mendi inguruetan hotz egingo du eta izotz txikia botako du.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide