Foru Aldundiak asteburuko kirol jarduerak –eskola kirolekoak– bertan behera utzi ditu. Hori dela eta, asteburuan, ez da eskola kirolari lotutako partidarik izango, ezta Zaragueta VI. krosik ere. Aldundiak emandako agindua beteko dute Zaraguetan, eta bigarrenez atzeratuko da krosa.
Batel estropadak, ordea, ez dira eskola kirolean sartzen. Hala ere, larunbateko estropada bertan behera gelditu da. Hibaikako taldeak antolatzen zuen, Oreretan, baina ezingo dute egin, kirol azpiegiturak ez baitaude egoera onenean.
Dena den, eguraldiak ez ditu soilik instalakuntzak arriskutsu bihurtzen; gazteen nahiz horien senideen bidaiak ere arriskutsuak dira horrelako elur eta hotzekin. Errepideak egoera txarrean daudenez, joan-etorriak saihestu nahi dira.
Trintxerpekoa, printzipioz, jokatu egingo da
Igandekoa oraindik indarrean da. Kontrakorik ez bada, igandean, Trintxerpen, batel estropadak izango dira. 11:00etan izango dira.