Arazoak banaketan

Karkara 2015ko ots. 5a, 16:54

Karkarak barkamena eskatu nahi dizue banaketan izandako arazoengatik. Iturainen eta Kultur Etxean Karkara aldizkariak utzi ditugu jaso ez duenarentzat

Hileko azken ostiralean banatzen dugu Karkara, azken alea urtarrilaren 30an atera zen labetik. Postontzietara, ordea, Karkara asko ez ziren egun horretan iritsi. Arazoak izan genituen banaketan eta Orioko hainbat etxek asteartera arte itxaron behar izan dute aldizkaria irakurri ahal izateko.

Badaezpada Kultur Etxeko sarreran eta Iturain estankoan izango dituzue aldizkariak etxera eraman ahal izateko.

Horrez gain, barkamena eskatu nahi dizuegu banaketan izandako arazoengatik. Karkara Aiako eta Orioko etxe guztietara ailegatzea da gure xedea, eta horretarako jarraituko dugu lanean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide