Korrika egiteko taldeak

Karkara 2015eko otsailaren 2a

Orion korrika egiteko taldeak jarriko dira martxan. Ez du axola adinak ezta gaitasun fisikoak ere, eta ordutegia malgua izango da. Goizez edo arratsaldez geratzeko aukera egongo da eta talde desberdinak osatuko dira: neskenak, mutilenak, mistoak eta proba bereziak prestatzeko taldeak –Behobia, Maratoi Erdia, 10km eta 5km…–

Egutegi eta ordutegiak zehazteko jarri nirekin kontakutan. Tf:690055840. Email:hossainkaanache@gmail.com

Honako datuak bidali: izen abizenak, adina, helburua, entrenatzeko duzun egutegia eta ordutegia, aurretik kirola egin duzun, zein kirol egin duzun. Maila guztietako jendeari zuzendua daude taldeak: inoiz korrika egin ez dutenei, oinez ibiltzea gustuko eta korrikara saltoa eman nahi dutenei, lasterketatan hasteko gogoa dutenei, beren markak hobetu nahi dituztenei, errendimendua helburu dutenei eta, batez ere, talde giroan kirola egin nahi duten guztiei.

Taldeko kide direnek hainbat deskontu eta abantaila izango dituzte. Animatu, utzi lotsa atzean eta mugitu zure garuna, laguna! Ez zara damutuko!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide