Zorpetzerik gabe jarraitzen dute Udalek

Karkara 2015ko urt. 23a, 07:27

Gipuzkoan Udaletako zorrak gutxitu egin dira. Dena den, Gipuzkoar bakoitzak 526 euroko zorra du. Oriok eta Aiak, ordea, ez dute zorrik

2013ko datuak berdindu dituzte Aiako eta Orioko Udalek. Duela bi urte zorrik gabe amaitu zuten urtea, baita iaz ere. Zorpetze mailan izan daitezkeen datu hoberenak ditu bai Aiak, bai Oriok.

                     

Alkiza, Altzaga, Altzo, Arama, Ezkio-Itsaso, Hondarribia, Ibarra, Irura, Leintz-Gatzaga, Orexa eta Zegama dira egoera berean dauden Gipuzkoako udalerriak. Dena den, 2014 urtean Villabona izan da zor kopurua handitu duen herri bakarra Gipuzkoan. Gainontzeko 74 udalerriek zorrak jaistea lortu dute.

Gipuzkoan, oro har, %10 gutxitu dira Udaletako zorrak, 4,6 milioi. Gipuzkoar bakoitzak 526 euroko zorra du, bataz beste; 2014ean baino 62 gutxiago eta 2010ean baino 169 gutxiago.

Oriok eta Aiak, halaber, ez dute zorra gutxitu behar izan. Pasa den urtean 0 zor izan zituzten eta aurten kopuru hori errepikatu da.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide