Euskarak 365 egunetan egon behar du bizirik, ez soilik euskararen egunean. Hori argi dute bai Lardizabalgo, Zaraguetako eta Ikastolako kideek. Dena den, ospakizunetarako aitzakia mardula iruditzen zaie euskararen eguna eta ekintzaz josi dute biharko eguna.
Lardizabal
- 9:30etan: Eskolako jangelan elkartuko dira aurtengo Lelo irabazlea ezagutzeko. Ikasle zaharrenek bertso batzuk eskainiko dituzte, eta, ondoren, Gure euskara hobetzen txartelak jarriko dituzte eskolan eta herriko zenbait tokitan. Honela, hitz egiterakoan egiten diren akatsak zuzenduko dira.
- 10:00etan: Gurasoak ipuin kontalari Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gazteenentzat. Ordu berean LHko gainontzeko ikasleak herriko adineko lau herritarrekin elkartuko dira tertulian. Aiako euskararen inguruan ariko dira, besteak beste.
- 11:30etan: Euskarazko filmen proiekzioa.
- 14:30etan: Jolasak.
- 15:30etan: Frontoian, Guraso Elkarteak eskainita, txokolate-jana.
Zaragueta Herri Eskola
- 8:30ean:DBHkoek muralean argazkiak jarriko dituzte
- 9:00etan: LH6koek eta LH5ekoek muralean argazkiak jarriko dituzte
- 10:45ean: Kantusaioa bideogelan
- 11:00etan: Argazkia futbitoko zelaian.
- 14:30ean: Zinea euskaraz. HH koak bideogelan eta LH koak gelaka edota zikloka.
- 15:30etik 16:30era: Liburu azoka eskolako sarreran
- 17:00tik 18:00ra: Liburu azoka herriko plazan
Orioko Herri Ikastola
Euskaraz Biziko ikasle taldea aritu da antolaketa lanetan. Taldea LH 3. ziklotik hasi eta DBHko ikasleek osatzen dute. Ekintzak, ordea, HH mailatik hasi eta DBHraino antolatu dituzte.
osatuta dago.
Haur Hezkuntzan
- 09:00etatik 10:30era: Ipuin antzeztua DBH 2ko ikasleen eskutik
- 11:15etik 12:30era: Altxorraren bila
- 15:00etan: Kalejira plazaraino musikaz lagunduta
- 15:30ean: Erromeria pergolan eta Argitxoren bisita.
- 16:30etik aurrera: Talo-jana eta kantu jira pergolan
- 08:30ean: Pregoia pergolan
- 09:00etan: Herri kirolak
- 11:00etan: Mihiluze geletan
- 14:30ean: Tailerrak geletan
- 16:30etik aurrera: Talo-jana eta kantu jira pergolan
- 08:30-09:30: Pregoia txalapartaz lagunduta
- 09:00etan: Ipuin antzeztuak HHko ikasleei, Gainontzeko DBHko ikasleek dramatizazio saioak aretoan.
- 11:00etan: Karaokea eta musika emanaldiak aretoan.
- 14:30ean: Herri kirolak kiroldegian