Asteazkenean amaituko da Errigorako saskiak eskatzeko epea

Karkara 2014ko aza. 11a, 10:49

Nafarroako hegoaldeko produktuz osatutako saskia erosita Erriberako euskalgintzari eta bertako ekoizleei bultzada emateko aukera zabaldu du Errigora kanpainak.

 

Nafarroako Erriberan euskara eta bertako produktuen kontsumoa sustatu nahi dituen ekimena da Errigora. Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saskiak saltzen dituzte 50 euroren truke. Erriberako ekoizleei bultzada emateko sortu dira saskiak, eta baita eremu horretako euskalgintza laguntzeko ere, bitartekaritza diruak euskararen alde egiteko erabiliko baitira.

Bihar, azaroaren 12a, da saski horiek erosteko azken eguna. Euskal Herri osoan 650 eskaera puntu jarri dituzte; Aian, Lardizabal eskolan eskatu daitezke saskiak eta Orion, Lore burdindegian eta Ikastolan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide