Lasterketa bat baino gehiago

Karkara 2014ko aza. 7a, 11:37

Behobia-Donostia milaka lasterkariren ilusioa da, kirola gozatzen dutenen elkargunea. Urtero-urtero lasterkari kopuruak gora egiten du, baita Orio eta Aiatik izena ematen duten kirolariena ere.

 

Behobian, Bidasoa ibaiaren ondoan, egongo da irteera puntua. Goizeko 9:30ean aterako dira lehendabizikoak, elbarrituak. Hamar minutura patinetan egingo dutenak aterako dira. Behin horiek aterata lasterkarien txanda helduko da eta guztira 19 multzo aterako dira.

Helmuga 20 kilometrotara izango dute, Donostiako Boulevard zumardian. Behin Gros auzora iritsita, Zurriola hiribidea igaro, Kursaalaren aurretik pasa, zubia igaro eta helmugara iritsiko dira. Gai giroa eta musika ez da faltako.

Urtero-urtero autobus bat joaten da Orioko lasterkariekin. Aurtengoan ere asko eta asko izango dira parte hartuko duten Orioko eta Aiako kirolariak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide