Azken eguna literatur lanak aurkezteko

Karkara 2014ko urr. 31a, 09:51

Gaur amaitzen da Udalak urtero antolatzen duen Euskaraz Gazte literatur lehiaketan lanak aurkezteko epea

21. edizioa du aurten Euskaraz Gazte literatur lehiaketak. Udalak uztailan ireki zuen lanak aurkezteko deialdia, eta gaur, urriaren 31n amaitzen da epe hori. 16 urtetik gorako edozein oriotar edo aiarrek parte har dezakete lehiaketan; oinarriak hemen ikus daitezke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide