Soldadura ikastaroa eskainiko du Urola Kostako Udal Elkarteak. Oxigas eta MIG-MAG soldadura, planoen irakurketa eta tailerreko teknologia irakatsiko dute, besteak beste.
Aurrez aurreko ikastaroa izango da, praktikoa. Eskolak Zumaiako Soldadura zentroan emango dira, eta ikastaroa jaso ahal izateko derrigorrezkoa da Lanbideren Zarauzko Bulegoan edo Lanbideren webgunean izen ematea. Izan ere, lanbideren diru laguntza du ikastaroak eta doakoa izango da. Plaza kopurua, ordea, mugatua da; hamabi ikaslek jaso ahal izango dituzte soldadurako eskolak.
Azaroaren 11tik 2015eko maiatzaren 7ra izango da ikastaroa, astelehenetik ostiralera 14:00etatik 19:00etarako ordutegiarekin. Guztira 570 ordu sartu beharko dira eta ikastaroaren amaieran praktikak egingo dira, profesionaltasun ziurtagiria lortzeko.
IZENA EMATEA
Lanbideren Zarauzko Bulegora bertaratuta edo Lanbideren webgunearen bidez eman daiteke izena. Ikastaroa egiteko bete behar diren baldintzak eta ikastaroaren gainerako datuak Lanbideren webgunean dituzu eskura ikastaroaren kode zenbakia sartuta 15313.