Pena sentitzen dut

Karkara 2014ko ira. 10a, 10:54

Aitor Sarasuaren iritzi artikulua arraunlarien hizkuntza erabileraren inguruan

Pena.

Orioko odola dugunok harro egon gara, ez arraunlariak hoberenak direlako, baizik eta Orioko kaleetan euskaraz jostatzen ikusten genituelako umeak, tabernetan gazteak euskaraz entzuten genituelako eta adinekoak plazan euskaraz ari zirelako arraunlarien entrenamenduak komentatzen.

Baina orain telebistaz traineruko irudiak ikusten ditugunean, erderaz entzuten ditugu behin eta berriz. Eta pena sentitzen dut. Mila kanpaina baino eraginkorragoa da umeentzat beren idoloak euskaraz entzutea. Traineruan Erria Txikota eramateak ez du txalupa euskaldunduko.

Aitor Sarasua

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide