Eguraldia aldatu eta euria botako du

Karkara 2014ko ira. 8a, 14:56

Atzo bezala eguraldia aldatu egingo da arratsaldean zehar eta ekaitzak joko du

Igandea eguzkitsu esnatu zen; lokartu, ordea, euritan blai. Iluntzean txingorra, tximistak eta trumoiak izan ziren Orion eta Aian; argi eta soinu festa ikaragarria goian eta urez betetako kaleak beheran.

Gaur ere oskarbi dago zerua goizean goizetik, baina Euskalmetek dioenez okerrera egingo du eguraldiak. Berriro ere ekaitzak joko du. Zaparrada trumoitsuak botako ditu, irregularki; batzuetan euri gutxi egingo dugu eta beste batzuetan gogotik botako du.

Itsaso ezegonkorra

Haizea aldatuko du eguraldi aldaketak. Arratsaldean ipar-ekialdera egingo du haizeak eta harrotu egingo da. Dena den, ez ditu olatu handiak altxatu eta boladak ez dira oso gogorrak izango.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide