Esperientzia gogoangarria sofboleko neskena

Karkara 2014ko uzt. 28a, 08:44

Canadian Open Fastpitch nazioarteko txapelketan parte hartu du Euskal Selekzioko Sofbol taldeak. Bertako hamar kide OBBko taldekideak dira

 

 

Inoiz ahaztuko ez duten esperientzia da Euskal Sofbol Selekzioak bizi duena, gogoangarria. Nazioarteko txapelketan parte hartzeko aukera izan dute, eta etenika atera diote. Emaitzak ez dira paregabeak izan, munduko talde indartsuenen aurka jokatu baitute. Baina irabazitako esperientzia aberasgarria izan da oso eta asko ikasi dute talde horien aurka jokatutako partidetan. 

Guztira zazpi partida jokatu dituzte. Lehendabizikoak munduko potentzia handienen aurka jokatu zituzten, gogor hasi zuten txapelketa euskaldunek. Amaieran talde xumeagoen aurka jokatzeko aukera izan dute. Talde handiak izan edo talde txikiagoak izan, gozatzera atera dira partida guztietan euskal jokalariak; eta helburua, disfrutatzea, lortu dute.

Emaitzak ondorengoak dira:

                                Kanada 13     0 Euskal Herria
                                  Japonia 7     0 Euskal Herria
                       Euskal Herria 0   10 Estatu Batuak
                       Euskal Herria 0   10 Mexiko
                       Euskal Herria 1   7 White Rock Renegades
 Bloomington Lady Hearts 10   0 Euskal Herria
                 NJCAA All Stars 13   3 Euskal Herria
   Bloomington Lady Hearts 9   1 Euskal Herria

Basque Country izena munduan zehar zabaltzera joan dira Euskal Selekzioko kideak. Jaurlaritzatik diru laguntza jaso zuten horretarako, eta horregatik lortu dute nazioarte mailan lehiatzea. Selekzioan OBB taldeko 9 jokalari daude: Ane Barandiaran, Olatz Zubia, Ainara Larraxa, Idoia Benito, Sara Etxeberria, Ana Cuesta, Igone Etxeberria eta Uxua Zoroza. Entrenatzailea ere Orioko Bate Bizkorrak taldeko entrenatzailea da, Patxi Arnal.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide