Manterola lehen ehunen artean Ehumilak lasterketan

Karkara 2014ko uzt. 15a, 08:00

Argazkia: Alaitz Ruiz

79. postuan amaitu zuen oriotarrak. Jakes Goikoetxeak, min hartuta, utzi egin behar izan zuen lasterketa eta Aitziber Lizarraldek ezin izan zuen parte hartu minduta dagoelako

24 ordu igaro baina lehen pasa zuen helmuga marra irabazleak, Javi Dominguezek. 38 ordu 22 minutu eta 9  segundu behar izan zituen Jose Inazio Manterolak. 79. postuan helmugaratu zen, lehen ehun korrikalarien artean.

Jakes Goikoetxea oriotarra ere irteera puntuan zen Goierriko bi handiak zeharkatzeko gogoz. Ezkerreko izterrean mindu zitzaion lehendabizi; ondoren, erori, eta eskuineko belaunean kolpea hartu zuen. Etxegaraten proba utzi behar izan zuen, 50. kilometroan.

Aitziber Lizarralde aiarrak ezin izan zuen proban parte hartu. Belaunean lesio bat izan zuen, eta ostegunean mendira irten zen ea guztiz sendatuta zeukan probatzera. Oraindik errekuperatu gabe zegoela ikusi zuen eta proban ez parte hartzea erabaki zuen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide