Eraginkortasuna hobetzea helburu duen ikastaroa

Karkara 2014ko uzt. 8a, 09:00

Pertsonen eraginkortasuna areagotzeko gaitasunak izeneko ikastaroa antolatuko du irailetik azarora Urola Kostako Udal Elkarteak

Prestakuntza teorikoa jaso, eta ikasitakoa praktikan jarriko da. Banakako tutoretzat egingo dira teoria praktikara eraman ahal izateko eta jasotako informazioari erabilpena emateko. Parte-hartzailearentzat ikastaroa onuragarria izatea da antolatzaileen helburua, eta horretarako ondorengo edukiz hornituko dute:

Prestakuntza teorikoa, 60 ordu

  • Autokonfiantza eta aldaketen kudeaketa
  • Estresari aurre egitea
  • Denboraren administrazioa
  • Komunikazio eta bilera eraginkorrak
  • Aurkezpen eraginkorrak
  • Negoziazio teknikak

Tutoretzak, 6 ordu

Parte hartzaile bakoitzarekin egingo dira, banaka.

Ikastaroa irailaren 17an hasiko da eta abenduaren 5ean bukatu. Astean bi egunetan izango da: astelehenean eta asteazkenetan, 9:30etatik 13:30etara. Udal Elkartearen egoitzan emango da ikastaroa, Urdaneta bideko 6 zenbakian.

Izena emateko eskaera orria bete eta lanpoltsa@urolakosta.org helbidera bidali edo Udal Elkartearen egoitzan aurkeztu behar da. Eskaera orriak webgunean edota egoitzan eskuratu daitezke. Epea atzo zabaldu zen, uztailaren 7an, eta 18an itxiko da.

Informazio gehiago nahi duenak idatzi dezala lanpoltsa@urolakosta.org helbidera edota deitu dezala 943 89 08 08 telefonora.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide