09:15-13:15. Lagunarteko eskubaloi partiduak. 13:45. Trikipoteoa herrian zehar, ikastolako plazoletan hasita. 15:00. Bazkaria pergolan, Euskal Parrillaren eskutik. 17:45. Bide Batez erromeria, ikastolako pergolan. 20:30-23:00. 'Iñigooo!', herrian zehar.
14:00. Bazkaria frontoian, klubaren eskutik. Ondoren, Emakumezko Gorengo Taldearen igoera ospakizuna, sari banaketa eta DJ Hidalgoren lehen saioa, frontoian. Jarraian, kalejira herriko plazaraino. 20:30-00:00. DJ Hidalgoren bigarren saioa, herriko plazan.
11:00. Puzgarriak eta apar festa. 11:30. Juilatuen hamaiketakoa Kaiua tabernan. 12:30. Sardina jana eta sagardoa txotxean, Musika Eskolako trikitilariekin. 13:30. Trotilla patata lehiaketa eta dastaketa. 14:30. Lagun arteko bazkaria (nork bere bazkaria ekarri behar du. Parrilla izango da). 16:30. Haur jolasak, puzgarriak eta txokolate jana. 21:30. Lagun arteko afaria (nrok bere afaria ekarri behar du. Parrila izango da). 22:30. DJa: Nestor Gozategi.
13:10. Marea gora. 14:00. Bazkaria. 18:00. Kalejira girotua gurpildun ibilgailuekin herrian zehar. 20:30. Pelax eta Iñaki Rifaterra. Ondoren, DJ saioak.
Danbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek hainbat emanaldi eskainiko dituzte hilabete honetan, ikasturteari amaiera emateko. Guztira hamar saio izango dira, arratsaldez, herriko hainbat lekutan, eta bertan ikasle gaztetxoek ikasturtean zehar ikasitakoa erakutsiko dute oholtza gainean.
22:00. Erromeria, Ansorregi eta Larrañaga trikitilariekin.