06:00. Dianarekin, oilasko biltzen hasiko dira auzoko gazteak Aritz Hernandez Larrume eta Iban Gorriti Beltza bertsolariekin. Izer eta Alabier trikitilariak ere bertan izango dira. 16:00. Ume jolasak. Txokolate beroa egongo da nahi duenarentzat, baita sorpresa ugari ere. Jarraian. Kalejira auzoan zehar, trikitilariekin. 21:00. Goizean bildutako oilaskoekin afaria, auzotar guztientzat, Indamendi elkartean. Ondoren. Erromeria Enaitz Alberdi eta Oibarrekin, Indamendi elkartean. Denentzat zabalik egongo da elkartea. 00:00. Ximor taberna zabalik, DJ Indartek girotuta.
Valentziako uholdeetako kaltetuentzako material bilketa egingo dute Orioko Udalak, Iriki Begik eta Ostargi elkarteek. 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara bitartean izango dira.
20:00. Zipitriki eta Turutax gaua girotzen hasiko dira. 21:00. Karpan kantu afaria. Tiketak erosteko azken eguna azaroak 7, osteguna, izango da. Olidenen eta Kutixin erosi daitezke, 25 eurotan. 01:00. DJ Hidalgo.