06:00. Gaupaseroen argazkia, eskaileretan. 11:00. Talai Mendik 75 urte: slackline ikuskizuna, udaletxetik Frantses fabrikara. Haur eta gazteentzat errio gainean bigarren soka bat jarriko dute. 11:30. Bizikleta igoera, plazatik San Martinera. 14 urte bitartekoek plazatik Pilikura egingo dute. 12:30. Bikote gazteen XIII. Trikitixa Txapelketa, plazan. (Bertan behera gelditu da parte hartzaile faltagatik. Horren ordez, Ostolaza eta Larrañaga trikitilari bikoteak alaituko du San Pedro eguerdia). 12:30. Meza, Salatxo abesbatzarekin. 17:00. Haur eta gazteen pilota txapelketako finalak, frontoian. 17:00. Helduen dardo txapelketa, Aurrera tabernan. 18:00. Soka dantza, Herriko Plazan. 19:00. Danbolin musika eskolako bandaren kontzertua, Herriko Plazan. 19:30. Pello eta Nikolasa erraldoiak, Danbolin musika eskolako trikitilariekin, Vilafranca del Penedes herriko Drac eta Aliga figurekin eta Bidebietako gaita jotzaileekin. 20:00. Txista gaua: herriko disko jartzaileen emanaldia, plazan.
08:00. Txupinazoa suziri eta kanpaiekin 11:00. Meza nagusia Gero, tortilla lehiaketa eta pintxo banaketa, Amets eta Oihane Etxaide trikitilariak eta pilota partidua: Eizmendi eta Ostolaza Arrite eta Ziotza pilotarien aurka 21:00. Auzo afaria eta erromeria Ostolaza eta Larrañagarekin. Txartelak dagoeneko eskuragarri Gazteategin. Elkartean hilaren 16an eta 23an salduko dituzte
10:30ean, meza nagusia. Jarraian, jubilatuen hamaiketakoa. Elkartean hamaiketakoak emango dira, aurretik mahaia erreserbatu nahi izanez gero 652 72 71 44 telefono zenbakira idatzi daiteke. 12:30ean, herri kirolak Jakes Iruretagoiena eta Jon Zaldua aizkolariaen eta bertako gazteen eskutik. 14:30ean, jubilatuen bazkaria. Arratsaldean, bingoa. 21:30ean, afaria. 00:00etan, Olber DJ-a.