Arrantzale Eguneko bazkariko txartelak, bihartik aurrera Turismo Bulegoan

Julene Sorarrain 2026ko ekainaren 9a

Herritarrak dantzan, Arrantzale Egunean. (Aritz Mutiozabal)

Ekainaren 27an ospatuko da aurten Arrantzale Eguna, eta herri bazkarirako txartelak bihar arratsaldetik aurrera izango dira eskuragarri, Turismo Bulegoan. Herritarrek hiru menu izango dituzte aukeran.

San Pedro festak ospatuko dituzte Orion ekainaren 26tik 30era, eta Arrantzale Eguneko egitarauaren barruan, herri bazkaria egingo da ekainaren 27an, Herriko Plazan. Bazkaritarako txartelak bihar, hilak 10, jarriko dituzte salgai Turismo Bulegoan, 17:00etatik aurrera. Pertsonako bost txartel erosteko aukera izango da, gehienez.

Hori horrela, herritarrek hiru menu izango dituzte aukeran:

  • Lehen menua: Entsalada mistoa, baserriko oilaskoa parrilan, txerri saiheskiak parrillan eta pasteltxo dastaketa, ogia, kafea eta edaria, 21 euroan.
  • Bigarren menua: Entsalada mistoa, barazki menestra, lasagna beganoa eta fruta, ogia, kafea eta edaria, 21 euroan.
  • Haurrentzako menua: Iberikoak, urdaiazpiko kroketak, baserriko oilaskoa parrillan patatekin eta helatua, ogia, kafea eta edaria, 14 euroan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide